Instagram Facebook Twitter

LEHIAKETAREN OINARRIAK

LUMA FESTIBALA MIKROS

HELBURUA

LUMAfest! Programak Gipuzkoako gazteek (14 eta 21 urte bitartekoek) literatura jardueretan parte har dezaten sustatu nahi du, horrela, literaturarekiko eta sormenezko idazketarekiko interesa sustatzeko.

PARTE-HARTZAILEAK

Lehiaketan parte hartu ahal izango du Espainiako estatuan 2024ko urtarrilaren 2an erroldatuta dagoen 14 eta 21 urte bitarteko edozein pertsonak. Ezingo da lehiaketara aurkeztu antolatzaileen seniderik.

EPEA

Lehiaketan parte hartzeko epea 2024ko ekainaren 3an hasiko da, eta 2024ko irailaren 3an  amaituko da.

PARTAIDETZA

Lehiaketara aurkezten diren mikrokontakizunetan, “Ahotsa entzun” adierazpena agertu beharko da, eta, gehienez, 240 karaktere izan beharko ditu (tarteak barne), eta argitaragabeak izango dira. Mikrokontakizunak hizkuntza ofizialetako edozeinetan egon daitezke idatzita: euskaraz edo gaztelaniaz.

Mikrokontakizunak bi modutan aurkez daitezke:

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

Lehiaketan parte hartzen duten mikrokontakizunak LUMAfest! sustatzeko erabili ahal izango dira, eta eskubideak erabilera horretarako bakarrik lagako direla ulertuko da.

Parte hartzen dutenek nahi adina mikrokontakizun aurkeztu ahal izango dituzte, baina sari bakarra lortu ahal izango dute. 

Ez dira partehartzailetzat hartuko eduki iraingarriak edo mingarriak dituzten testuak.

HAUTAKETA

LUMAfest! jaialdiko antolakuntzak bi kategorietako testu finalistak aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean. Ondoren gonbidatutako idazleekin lankidetzan, testu irabazleak aukeratuko ditu.

Irabazleak LUMAfest! jaialdian zehar iragarriko dira (irailaren 12an euskarazko irabazleak eta 13ean gaztelaniazkoak), eta mezu pribatu bat jasoko dute testu irabazlea argitaratu zuten sarean.

Irabazleei oinarriak betetzen dituztela ziurtatzeko agiriak eskatuko zaizkie.

SARIAK

Parte-hartzaileek 4 sari jasoko dituzte:

Sariak 180 euroko liburu sortak izango dira. 

ZABALKUNDEA

Hautatutako testuak, finalistak eta irabazleak LUMAfest! jaialdiko sare sozialetan zabalduko dira. Horrez gain, LUMAfest! sustatzeko ere soilik erabili ahal izango dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleak sare sozialean duen ezizena argitaratuko du LUMAfest!-ek lehiaketa egiten den hedabidean (LUMAfest!-en Instagram eta Twitter kontuak) edo beharrezkotzat jotzen dituen kanaletan. 

Parte-hartzaileek datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko, mugatzeko, transferitzeko eta baliogabetzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte LUMAfest! ekimenaren aurrean, info@lumafestibala.com helbide elektronikora idatzizko jakinarazpena bidaliz.