Instagram Facebook Twitter

LUMAfest! 2023 Topaketak

Cartel LUMAfest! 2022

Hemen 2023ko edizioko topaketetan grabatutako bideoak dituzue ikusgai. Zer iruditzen zaizkizue? Zabaldu eta komenta itzazue zuen sareetan

Elkar argitaletxearekin elkarlanean, lehenengo egunean Elkar Saioa izan genuen: Jasone Osoro eta Karlos Aretxabaletarekin euskarazko topaketa, eleberri garaikideari eta kontakizun laburrari eskainia. Amaia Garciak bideratu zuen elkarrizketa eta gaurkotasuneko hainbat gaien inguruan eztabaidatu zen; besteak beste, Festa eta Sex-sua liburuetan gazteen arteko sexuaren antzezpenari buruz.

Bigarren egunean Elise Kova izan genuen gurekin, fantasiazko liburuen egile supersaltzailea. Espainian Umbriel Editores-ek argitaratu ditu Eliseren liburuak. Slawka Grabowskak ingelesez hitz egin zuen berarekin La caída del príncipe de fuego liburuaz, El despertar de la bruja de aire liburuaren jarraipena.

LUMAfest! 2023ko azken topaketa Victoria Álvarezekin izan genuen, Espainiako gazte eleberrian girotze historikoaren erregina, hain zuzen ere. Slawka Grabowskak moderatutako hitzaldia Nocturna argitaletxeak argitaratutako bere azkeneko izenburuetan, Las Eternas eta Penelope Quills: La sirena perdida, oinarritu zen, baina egilearen bibliografia zabaleko beste hainbat izenburu ere aipatu ziren.

Edizio honetan, euskarazko inprobisazio poetikoari buruzko tailer bat ere egin genuen Leire Vargas idazle eta poesia sortzailearekin, Amaia Garciak gidatua egon zen saioa.

Idazleak bere sormenezko inprobisazio prozesuaren gako batzuk partekatu zituen eta testu laburrak sortu ziren formatu txikiko tailer fin batean