Instagram Facebook Twitter

Jaialdia

LUMAfest! inguruan

LUMAfest! lehen edizio pilotua 2022ko otsailean antolatu zen, “edizio pilotu” formatuan eta programa hibrido analogiko-digital batekin. Hemengo, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartu zuten. Jasotako harrera onari esker, 2023ko otsailean LUMAfest! bigarren edizioa ospatuko dela baieztatu dezakegu. Edizio honekin formatua finkatuko da eta workshop motako jarduerak gehituko dira, bai era presentzialan, saioekin batera, baita heziketa-komunitateari zuzenduak ere, bigarren hezkuntzako ikasleen artean pentsamendu kritikoa eta literatura sorkuntza sustatzeko asmoarekin.

LUMAk duen esanahia kontuan hartuta gazteen irakurketa eta sorkuntza literarioa babestu nahi ditugu. Zu bezalako pertsonek gonbidatutako idazleekin egiten diren topaketetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu. Urtero genero desberdinetako idazleak gonbidatuko ditugu, horien literatura berrikuntzez hitz egin eta publikoarekin elkarrizketa irekia sor dezaten. Gainera, literatura-lehiaketa antolatzen dugu!

LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren ekimena da.

Egilea: Raisa Álava