Instagram Facebook Twitter

Lehiaketa

2023ko LUMAfest! lehiaketaren oinarriak

LUMAfest!-en helburua gazteen sorkuntza sustatzea da. Gure ekimena irakurleei zuzentzen zaie, baina baita sortzaileei ere, ideiak eta obrak sortzen dituenari eta adierazteko irrikaz dagoenari.

Hau da zuen erakusleihoa!

14 eta 21 urte bitartekoa al zara?
Idatzi gehienez 240 karaktereko kontaketa labur bat BABESLEKU hitza barne. Igo Instagramen eta/edo Twitterren #lumafestibalamikros traolarekin eta aipatu @lumafestibala. 2023ko urtarrilaren 21etik otsailaren 4ra arteko epea duzu.

Twitterren zure kontakizuna luzeegia bada traola igotzeko eta tuit bakar batean etiketatzeko, zuzenean egin dezakezu lehiaketa iragartzen duen argitalpenari erantzunez.

Testu onenak partekatuko ditugu gure sareetan

Finalisten artean, gonbidatutako egileek irabazleak aukeratuko dituzte: bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Denek eskaintza pertsonalizatua duen liburu sorta bana jasoko dute.

*Lehiaketaren oinarri guztiak

LUMAfest! 2022ko lehiaketaren testu irabazleak