Instagram Facebook Twitter

Lehiaketa

2025ko LUMAfest! lehiaketaren oinarriak

LUMAfest!-en helburua gazteen sorkuntza sustatzea da. Gure ekimena irakurleei zuzentzen zaie, baina baita sortzaileei ere, ideiak eta obrak sortzen dituenari eta adierazteko irrikaz dagoenari.

Hau da zuen erakusleihoa!

14 eta 21 urte bitartekoa al zara?
Idatzi gehienez 240 karaktereko kontaketa labur bat DESIRA(TU) (izena nahiz aditza erabil dezakezu) adierazpena barne hartuz. Igo Instagramera edo/eta X-era #lumafestibalamikros traolarekin eta aipatu @lumafestibala. Mikrokontakizuna posta elektroniko bidez ere bidal daiteke: info@lumafestibala.com 2025eko urtarrilaren 28tik martxoaren 19ra arteko epea duzu..

X-en zure kontakizuna luzeegia bada txio bakar batean traola gehitzeko eta gu etiketatzeko, lehiaketan parte hartzeko sortu duzun argitalpenari erantzunez egin dezakezu.

Testu onenak partekatuko ditugu gure sareetan

Jaialdira gonbidatutako egileek, finalisten artean, irabazleak aukeratuko dituzte: bi euskaraz eta bi gaztelaniaz. Modalitate bakoitzean bi adin-tarte ezarriko dira: 14-17 eta 18-21, eta egile bakoitzak sari bakar bat jasotzeko aukera izango du. Zure kontaketa laburra argitaratzerakoan, bidal iezaguzu mezu pribatu bat zein adin-tartetan sartzen zaren adieraziz. Irabazleek 180 euroko bonu bat jasoko dute, liburuak erosi ahal izateko.

*Lehiaketaren oinarri guztiak

LUMAfest! 2024ko lehiaketaren testu irabazleak

LUMAfest! 2023ko lehiaketaren testu irabazleak

LUMAfest! 2022ko lehiaketaren testu irabazleak

Lehengo urteko Lumafest! jaialdian Nando Lopezen lana hurbilagotik ezagutzeko aukera izan genuen. Ñ Saio hau galdu bazenuen, lasai, etxetik mugitu gabe ikusteko aukera duzu @KMKulturunea-ren Youtubeko kanalean 👇🏻

LUMAfest! 2025-eko informazioa iritsi bitartean aurreko urteko laburpena ikusi nahi gogoa pizten joateko?

💛

Mientras llega la información de la nueva edición, ¿vemos el videoresumen de la edición del año pasado para ir calentando motores?

‼️ Anima zaitez gure mikrokontakizunen lehiaketan parte hartzera!

👁️ Ez ahaztu mikrokontakizun bat oso testu narratibo laburra dela. Laburtasuna, zehaztasuna eta testua iradokitzailea izatea dira funtzionatzeko gakoak.

Cargar más