LUMAfest! en lehen edizioa 2022ko otsailean egin zen, “edizio pilotu” formatuan, tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartu zuten programa hibrido analogiko-digital batekin. Harrera onari esker, 2023ko otsaileko jaialdiaren bigarren edizioa ospatu genuen. Urtebete geroago, 2024anLUMAfest!ek hiru urte beteko ditu; irailean gatoz berriz zuekin. Festibala irailak 12, 13 eta 14an izango da eta kokaken berri batean gertatuko da. Santa Teresako konbentuan alegia, Koldo Mitxelena Kulturuneko (KMK) kokapen berrian.
LUMAk duen esanahia kontuan hartuta gazteen irakurketa eta sorkuntza literarioa babestu nahi ditugu. Zu bezalako pertsonek gonbidatutako idazleekin egiten diren topaketetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu. Urtero genero desberdinetako idazleak gonbidatuko ditugu, horien literatura berrikuntzez hitz egin eta publikoarekin elkarrizketa irekia sor dezaten. Gainera, literatura-lehiaketa antolatzen dugu!
LUMAfest! Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren ekimena da.